martes, 16 de diciembre de 2008

Hurrengo etxeko lana: diseinua!

Klasean komentatu duguna hementxe zehaztuko dugu: floorplaner, sweethome 3D edo horrelako beste bat erabilita diseinua egin eta blog honetan zintzilikatu. Oraingoan erabiliko dugun etiketa: Etxeko diseinua.
Bestetik, DIN A3 batean zuek aukeratutako perspektiba erabilita dagokizuen gelaren adierazpena egin. DIN A3a jaso ez duzuenok ez ahaztu ostegunean jasotzen!!
Epea teknoko gunean adierazita duzue!
Ez ahaztu eskema elektrikoak adierazten, eh?
Gogoratu: jarri beharrko etiketa "Etxeko diseinua"
Hemen duzue adibidetxoa bi dimentsiotan

jueves, 20 de noviembre de 2008

Iban eta Julianen lana {2008/11/20}

Saloiko muebleak bukatuko ditugu, escritorio egin bear degu ordenadorea jartzeko.

Iban eta Julianen lana {2008/11/18}

Saloiaren muebleak egiten hari gera, oraingoz mahai txiki bat, alfombra eta sofa egin degu.

Iban eta Julianen lana {2008/11/14}

Miradore bat egin degu paretean eta etengailuak non kokatu behar ditugun hitzegi ndegu.

Iban eta Julianen lana {2008/11/13}

Pareta guztiak prestatu, lehioak eta ateak egin ditugu. 4 paretak eginak daude jartzea bakarri kfalta da.

Iban eta Julianen lana {2008/11/6}

Saloiko lurra bukatu egin degu eta bere paretak egiten hasi gera. Ateak marraztu eta diseinuak egin ditugu.

martes, 18 de noviembre de 2008

~ MaiiTaNeReN eTxeTxOa ~

Bigarren saiakera emen.. ¬¬

http://maps.google.es/maps/ms?hl=es&ie=UTF8&msa=0&ll=43.26571,-1.977206&spn=0.002074,0.004807&t=h&z=18&msid=103473341463506235463.00045bfc0e453ecaf0453

Maider, Beñat, Soledad- PROIEKTUA

ORAIN ARTE:

Etxe bat eraikitzea proiektua izanik, gure zatiarekin hasi gara: sukaldea.

Neurriak adostu eta eraikitzen hasi gara. Lehenengo piezak okumenesn moztu eta gero montatu. Orain arteko elementuak:
  • Oinarria (30x25x18) bi pareta (25x18);(30x18).
  • Elementu elektrikodun gailuak: -Labea(7.5x5x5) Led diodo bat edukiko du.

- Arropa garbigailua(7.5x5x5) Honek ere led diodo bat edukiko du eta arropa biraka ari den efektu bisuala sortuko duen motorea.

08/11/18

Arropa garbigaluari azkeno aplikazio batzuk egin dizkiogu eta hurrengo elemntuarekin hasi gara: arraska.

Maitaneren etxe berria Hernanin

Ba nik nire etxea emen kokatzea gustatuko litzaidake, pisuen erdi-erdian, zergatik? Ba oso erraz, horrela ikastolatik gerturago nago, eta errazago egingo zitzaidan goizero ikastolara hordura iristea, horrela, zuk, Karlos, ezin izango zenuen neri ezerrez esan.


Emen klikatu nire mapa ikusteko mesedez =) ---> http://maps.google.es/maps?hl=es&tab=wl

julen eta xabierren lana 2008/11/18

Gaur paretak lotu ditugu baina hiru bakarrik laugarrenean atea egin behar baitugu. Paretak lotzeko, lehendabizi zulo txiki bat egin diegu eta ondoren eskuairaz lotu ditugu, torlojuak eta arandelak erabiliz.

julen eta xabierren lana ((((((__&^&%$#@!~OJBHGFFH}{{"::":?>

jueves, 13 de noviembre de 2008

julen eta xabierren lana (2008-11-04)

Sarrerako lurra eta paretak egin ditugu.Lehenik neurriak hartu ditugu eta ondoren ebaki.

julen eta xabierren lana (2008-11-06)

Pinuarentzako oinarria egin dugu kartoia erabiliz. Egur zati batean itsatsi dugu. Ondoren lurra eta pareta guztiak arraspatu ditugu.

julen eta xabierren lana (2008-11-13)

Horma batean zati bat eraiki dugu, ate bat hain zuzen ere. Beste ateak baino zabalxeagoa da sarrerako atea baita. Gero karraspatu egin dugu pareta hau ondo gera dadin. Azkenik pinua oinarri batean itsatsi dugu kola beroaz.

martes, 11 de noviembre de 2008

LAN PROZESUA (Jon Galdos eta Xabi Setien)

AURREKO EGUN BATZUETAN:

Garajea eraikitzen hasteko asmoarekin diseinua egin dugu. Motorea prestatu dugu, engranaje ardatza ere prestatzen hasi gara, oso korapilatsua baitzen eta ez digu denbora eman bukatzeko.

2008/11/04:

Engranaje ardatza egiteaz bukatu dugu, ardatza kokatzeko zutabeak ere moztu ditugu eta elkar lotu dugu. Motorean arazo batzuen ondorioz gaizki zebilen eta konpondu egin dugu.

2008/11/06:

Engranaje ardatza, bere zutabeekin, motorea, errelea etab. kokatzeko oinarria motu du; eta bertan kokatu dugu motorea eta ardatza. Garajearen paretak moztu ditugu, bertan, zutabe batzuk erantsi dizkiogu iltze txiki batzuekin, sendoago egon dadin.

2008/11/13:

Motorearen oinarria, garajearen estrukturara lotu dugu eta zirkuitu elektrikoa montatzen hasi gara.

2008/11/14:

Zirkuitu elektrikoa montatzen jarraitu dugu.

2008/11/18:

Zirkuitu elektriko osoa montatu dugu, eta motorea torloju batzuekin oinarrira lotu dugu.

2008/11/20:

Argi sistema montatu dugu; eta garajearen paretak moztu egin ditugu; horietako batean leiho bat egin dugu eta egiturari erantsi diogu.

2008/11/28:

Aurreko egunean moztu genituen bi paretetako bat egiturara lotu gabe geratu zen, bertan atea moztu eta egiturari lotu diogu. Argi sistemako bonbilak kokatzeko zuloak egin ditugu eta bertan kokatu ditugu bonbilak baina ez ditugu finkatu. Garajearen lurra ere moztu dugu baina finkatzea falta zaigu.

2008/12/02:

Garajearen oinarria egiturara lotu dugu eta teilatua eraikitzen hasi gara; teilatua enkajatzeko profilak ere lotu ditugu.

2008/12/04:

Teilatuak ere bere egitura behar du, eta lau profil txiki moztu ditugu zuloak eginda (zulo horietan profil bat jarriko ondoren garajean jartzeko eta nahi dugunean kentzeko). Teilatuaren alboko paretak ere egiturara lotu ditugu.

2008/12/11:

Teilatua eraikitzen bukatu dugu, arazotxo batzuk izan eta gero. Saskibaloian ibiltzeko saski bat ere eraiki dugu. Atea eraikitzeko piezak mozteko marraztu ditugu.

2008/12/16:

Atea eraikitzeko marraztuak genituen piezak moztu ditugu; eta gehiago behar genituenez, marraztu eta moztu egin ditugu. Igogailuko eskailerak ere eraikitzen hasi gara, lehenengo egitura eraikitzen hasi gara (piezak marrazten, mozten...)

2008/12/18:

Ateko zati gehiago marraztu eta moztu ditugu. Garajearen atzekaldean gerora frontoia izango den koadroak marraztu ditugu. Eta eskaileren egitura bukatu dugu, ondoren eskailera mailak falta dira.

2009/01/20:

Moztutako ateko zatiak bi zati kremaileretara lotu ditugu kola beroarekin. Eta probatu ere egin dugu. Izandako arazoak konpontzen saiatu gara, zaila izan arren eta arazo batzuk konpondu ez arren.

2009/01/22:

Eskailerak eusten dituen zutabeak lurrera pegatu ditugu. Eskaileretako zutabeen gainean, oinarriak jarri ditugu, ondoren eskailera mailak gainean jartzeko. Eskailera mailak kokatzeko, lehenbizi, moztu egin ditugu.

2009/01/27:

Garajeko atea igotzerakoan engantxatu ezdadin ezerekin, bi polea jarri ditugu. Igogailuko eskailera maila batzuk kokatu ditugu. Igogailuaren gelako paretetako batean leiho bat moztu dugu, argitasuna sar dadin. Garajeko zirkuitu elektrikoa oso narratsa zegoen eta txukuntzen hasi gara. Igogailuko eskailerak bukatzen diren lekuan plataforma bat jarri dugu; bigarren pisuko atea, eta eskailerak lotzen dituena. Plataforma hori eusteko profil batzuk moztu ditugu.

2009/01/29:

Garajeko argi sistema txukun txukun montatu dugu eta Karlos-ek esan bezala, bi kableak kanpora atera ditugu, regletara. Plataforma eta paretera, bigarren partea bat lotu dugu. Lurra ere lotu diogu gelari.

2009/02/10:

Garajeko zirkuitua desmontatu dugu, de nahastuta zegoen eta txukun geratzeko. Igogailuko eskailera maila guztiak jartzen bukatu dugu. Igogailuko gelan bigarren pisurako gela moztu dugu.

2009/02/12:

Igogailuko paretetako bat beste biei lotu dugu. 1. pisura ateratzen den atea ere moztu dugu paretean. Lurrean ondoren zurtoina sartzeko beharko dugun zuloa zulatu dugu.

2009/02/19:

Garajean: errelea proiektuan finkatu dugu. Kabletau guztia, desmontatu ondoren, nahastuta geratu ziren kableak beraien artean; dena txukundu eta montatzeko prest utzi dugu.

2009/03/03:

Garajeko zirkuitu elektrikoa montatzen hasi gara. Garajeko atearen bidea edo karrila montatzen hasi gara. Bisagrak jarri dizkiogu ate bati.

2009/03/06:

Atearen bidea edo karrila egiten bukatu dugu. Eta zirkuitua montatzen jarraitu dugu.

2009/03/12:

Garajea: Bidea montatzen bukatu dugu, bi mikroruptoreak kokatu ditugu. Igogailua: igogailuko oinarria izango dena moztu dugu eta bertan, zuloa non egin behar dugun marraztu dugu.

2009/03/13:

Garajeko zirkuitua montatu eta mikroruptoreak funtzionatzen duten probatu dugu. Etxebizitza osoa elkartzen saiatu gara; arazoak eduki ditugu, baina saiatu gara konpontzen.

domingo, 2 de noviembre de 2008

jueves, 30 de octubre de 2008

Zaloaren ametsetako etxea ^^

KarLooooSsSs iia eginnaa, joer kostatu zaiit la oost... enfiin or DPM eongo zen etxea e? "vistas alucinantes" XDD alee eta hau 2 minututan :P
eta gainera Hor energia lortzeko ondo.. herriatik urrun dago baina plaka solarrak eukiaz, ondo egongo litzateke asiqe... Ale !!!




Ver mapa más grande

Iban-en Ametsaren Etxea

Azkenian gogoratu naiz Etxean hau egin behar nuela eta zas nola crack bat naiz 5m egin dut ni bakarrik já!Ale Etxia eskolatik 5mra eta lokaletik oso gertu , denda bat aurrian eta ale , bizitzeko modu ona.



Ver mapa más grande

miércoles, 29 de octubre de 2008

Julenen etxea

Azkenean, oraingoan bai.



Ver mapa más grande

jueves, 23 de octubre de 2008

viernes, 17 de octubre de 2008

jon galdosen etxea


Ver mapa más grande

nik hementxe jarriko nuke nere etxea, toki lasaia eta baketsua delako

jon galdos

miércoles, 15 de octubre de 2008

Julianen etxearen kokapen aproposa

Nire ustez, jarritako tokian ondo dago nahiko leku zabala
eta laua dalako , Latxumbe auzoan.



Ver mapa más grande

lunes, 13 de octubre de 2008

Etxea Hernanin...

Nik hemen jarriko nuke etxea toki asko baitago eta, gainera zelai zabal ugari daude. Nire ustez oso leku aproposa da etxe majo bat eraikitzeko.


Ver mapa más grande

Etxea

Sarrera milioika aldiz editatu ondoren... lortu det! Hernaniko mapa detailatu honetan etxebizitza bat eraikitzekotan nun jarriko nuken adierazi det. Nire ustez auzoa polita da, eta markatu deten solarra hutsa dagola uste det (Lehen jabeak animaliaren bat zeukan bertan).


Ver mapa más grande

viernes, 10 de octubre de 2008

Xabiren etxebizitzako kokapena

Beno ba gaurkoan ere lan eta lan hemen gaude. Oraingoan karlosek bidali digun lan bat egiten, nola ez... Zerbait gaizki egin badut esan iezadazu Karlos. Beno ba nire iritziz, etxebizitza hortxe bertan kokatuko nuke, leku eguzkitsua da, esan daiteke herriaren edian dagoela eta leku zabala dago etxea eraikitzeko.




domingo, 5 de octubre de 2008

Eraikuntzarako materialak

Hemen dauzkagu 3 bideo. Horietan etxebizitzen eraikuntzan erabiltzen diren material tipikoak azaltzen dira. Bideo hauetan material horien egitura mikroskopikoa ikus daiteke. Materialak dira: hormigoia, altzairua eta aluminioa.




viernes, 3 de octubre de 2008

Lehenengo lana!

Beno, beno,... proiektuko lehenengo bozetoak eginda dauden momentu honetan, lehenengo taldeko lana bidaliko dizuet: informazioa bilatu! Zeren inguruan? Oso erraza:
Etxebizitza bat eraiki behar dugu eta nahiz eta orain arte ez dugun aipatu, non? noski ba, HERNANIN!!
Beraz, lehenengo gauza etxea kokatu beharra dugu!
Honako hau bakarkako lana izango da. Norberak erabaki beharko du non kokatu etxebizitza eta zein orientazio emango dion, den dena arrazoituz!

Beraz, zein da aurkeztu beharreko lehenengo lana?

Hernaniko mapa bat aurkeztu beharko da, bertan etxearen kokapena adieraziko delarik. Horretarako googlemaps edo tagzania erabiliko dituzue.(Gogoratu dagoeneko gmail kontua irekia egon beharko lukela). Lan atal hau blog honetan kokatuko duzue eta sarrerari "Etiquetas de esta entrada" delakoan hau idatziko duzue: Etxebizitzako kokapena.Adibidea: hemen ikus dezakezue nola mapa honetan ikastola kokatu dugun


Noizko lan hau? Webgunean ikusi