jueves, 13 de noviembre de 2008

julen eta xabierren lana (2008-11-04)

Sarrerako lurra eta paretak egin ditugu.Lehenik neurriak hartu ditugu eta ondoren ebaki.

julen eta xabierren lana (2008-11-06)

Pinuarentzako oinarria egin dugu kartoia erabiliz. Egur zati batean itsatsi dugu. Ondoren lurra eta pareta guztiak arraspatu ditugu.

julen eta xabierren lana (2008-11-13)

Horma batean zati bat eraiki dugu, ate bat hain zuzen ere. Beste ateak baino zabalxeagoa da sarrerako atea baita. Gero karraspatu egin dugu pareta hau ondo gera dadin. Azkenik pinua oinarri batean itsatsi dugu kola beroaz.

martes, 11 de noviembre de 2008

LAN PROZESUA (Jon Galdos eta Xabi Setien)

AURREKO EGUN BATZUETAN:

Garajea eraikitzen hasteko asmoarekin diseinua egin dugu. Motorea prestatu dugu, engranaje ardatza ere prestatzen hasi gara, oso korapilatsua baitzen eta ez digu denbora eman bukatzeko.

2008/11/04:

Engranaje ardatza egiteaz bukatu dugu, ardatza kokatzeko zutabeak ere moztu ditugu eta elkar lotu dugu. Motorean arazo batzuen ondorioz gaizki zebilen eta konpondu egin dugu.

2008/11/06:

Engranaje ardatza, bere zutabeekin, motorea, errelea etab. kokatzeko oinarria motu du; eta bertan kokatu dugu motorea eta ardatza. Garajearen paretak moztu ditugu, bertan, zutabe batzuk erantsi dizkiogu iltze txiki batzuekin, sendoago egon dadin.

2008/11/13:

Motorearen oinarria, garajearen estrukturara lotu dugu eta zirkuitu elektrikoa montatzen hasi gara.

2008/11/14:

Zirkuitu elektrikoa montatzen jarraitu dugu.

2008/11/18:

Zirkuitu elektriko osoa montatu dugu, eta motorea torloju batzuekin oinarrira lotu dugu.

2008/11/20:

Argi sistema montatu dugu; eta garajearen paretak moztu egin ditugu; horietako batean leiho bat egin dugu eta egiturari erantsi diogu.

2008/11/28:

Aurreko egunean moztu genituen bi paretetako bat egiturara lotu gabe geratu zen, bertan atea moztu eta egiturari lotu diogu. Argi sistemako bonbilak kokatzeko zuloak egin ditugu eta bertan kokatu ditugu bonbilak baina ez ditugu finkatu. Garajearen lurra ere moztu dugu baina finkatzea falta zaigu.

2008/12/02:

Garajearen oinarria egiturara lotu dugu eta teilatua eraikitzen hasi gara; teilatua enkajatzeko profilak ere lotu ditugu.

2008/12/04:

Teilatuak ere bere egitura behar du, eta lau profil txiki moztu ditugu zuloak eginda (zulo horietan profil bat jarriko ondoren garajean jartzeko eta nahi dugunean kentzeko). Teilatuaren alboko paretak ere egiturara lotu ditugu.

2008/12/11:

Teilatua eraikitzen bukatu dugu, arazotxo batzuk izan eta gero. Saskibaloian ibiltzeko saski bat ere eraiki dugu. Atea eraikitzeko piezak mozteko marraztu ditugu.

2008/12/16:

Atea eraikitzeko marraztuak genituen piezak moztu ditugu; eta gehiago behar genituenez, marraztu eta moztu egin ditugu. Igogailuko eskailerak ere eraikitzen hasi gara, lehenengo egitura eraikitzen hasi gara (piezak marrazten, mozten...)

2008/12/18:

Ateko zati gehiago marraztu eta moztu ditugu. Garajearen atzekaldean gerora frontoia izango den koadroak marraztu ditugu. Eta eskaileren egitura bukatu dugu, ondoren eskailera mailak falta dira.

2009/01/20:

Moztutako ateko zatiak bi zati kremaileretara lotu ditugu kola beroarekin. Eta probatu ere egin dugu. Izandako arazoak konpontzen saiatu gara, zaila izan arren eta arazo batzuk konpondu ez arren.

2009/01/22:

Eskailerak eusten dituen zutabeak lurrera pegatu ditugu. Eskaileretako zutabeen gainean, oinarriak jarri ditugu, ondoren eskailera mailak gainean jartzeko. Eskailera mailak kokatzeko, lehenbizi, moztu egin ditugu.

2009/01/27:

Garajeko atea igotzerakoan engantxatu ezdadin ezerekin, bi polea jarri ditugu. Igogailuko eskailera maila batzuk kokatu ditugu. Igogailuaren gelako paretetako batean leiho bat moztu dugu, argitasuna sar dadin. Garajeko zirkuitu elektrikoa oso narratsa zegoen eta txukuntzen hasi gara. Igogailuko eskailerak bukatzen diren lekuan plataforma bat jarri dugu; bigarren pisuko atea, eta eskailerak lotzen dituena. Plataforma hori eusteko profil batzuk moztu ditugu.

2009/01/29:

Garajeko argi sistema txukun txukun montatu dugu eta Karlos-ek esan bezala, bi kableak kanpora atera ditugu, regletara. Plataforma eta paretera, bigarren partea bat lotu dugu. Lurra ere lotu diogu gelari.

2009/02/10:

Garajeko zirkuitua desmontatu dugu, de nahastuta zegoen eta txukun geratzeko. Igogailuko eskailera maila guztiak jartzen bukatu dugu. Igogailuko gelan bigarren pisurako gela moztu dugu.

2009/02/12:

Igogailuko paretetako bat beste biei lotu dugu. 1. pisura ateratzen den atea ere moztu dugu paretean. Lurrean ondoren zurtoina sartzeko beharko dugun zuloa zulatu dugu.

2009/02/19:

Garajean: errelea proiektuan finkatu dugu. Kabletau guztia, desmontatu ondoren, nahastuta geratu ziren kableak beraien artean; dena txukundu eta montatzeko prest utzi dugu.

2009/03/03:

Garajeko zirkuitu elektrikoa montatzen hasi gara. Garajeko atearen bidea edo karrila montatzen hasi gara. Bisagrak jarri dizkiogu ate bati.

2009/03/06:

Atearen bidea edo karrila egiten bukatu dugu. Eta zirkuitua montatzen jarraitu dugu.

2009/03/12:

Garajea: Bidea montatzen bukatu dugu, bi mikroruptoreak kokatu ditugu. Igogailua: igogailuko oinarria izango dena moztu dugu eta bertan, zuloa non egin behar dugun marraztu dugu.

2009/03/13:

Garajeko zirkuitua montatu eta mikroruptoreak funtzionatzen duten probatu dugu. Etxebizitza osoa elkartzen saiatu gara; arazoak eduki ditugu, baina saiatu gara konpontzen.