martes, 16 de diciembre de 2008

Hurrengo etxeko lana: diseinua!

Klasean komentatu duguna hementxe zehaztuko dugu: floorplaner, sweethome 3D edo horrelako beste bat erabilita diseinua egin eta blog honetan zintzilikatu. Oraingoan erabiliko dugun etiketa: Etxeko diseinua.
Bestetik, DIN A3 batean zuek aukeratutako perspektiba erabilita dagokizuen gelaren adierazpena egin. DIN A3a jaso ez duzuenok ez ahaztu ostegunean jasotzen!!
Epea teknoko gunean adierazita duzue!
Ez ahaztu eskema elektrikoak adierazten, eh?
Gogoratu: jarri beharrko etiketa "Etxeko diseinua"
Hemen duzue adibidetxoa bi dimentsiotan