viernes, 3 de octubre de 2008

Lehenengo lana!

Beno, beno,... proiektuko lehenengo bozetoak eginda dauden momentu honetan, lehenengo taldeko lana bidaliko dizuet: informazioa bilatu! Zeren inguruan? Oso erraza:
Etxebizitza bat eraiki behar dugu eta nahiz eta orain arte ez dugun aipatu, non? noski ba, HERNANIN!!
Beraz, lehenengo gauza etxea kokatu beharra dugu!
Honako hau bakarkako lana izango da. Norberak erabaki beharko du non kokatu etxebizitza eta zein orientazio emango dion, den dena arrazoituz!

Beraz, zein da aurkeztu beharreko lehenengo lana?

Hernaniko mapa bat aurkeztu beharko da, bertan etxearen kokapena adieraziko delarik. Horretarako googlemaps edo tagzania erabiliko dituzue.(Gogoratu dagoeneko gmail kontua irekia egon beharko lukela). Lan atal hau blog honetan kokatuko duzue eta sarrerari "Etiquetas de esta entrada" delakoan hau idatziko duzue: Etxebizitzako kokapena.Adibidea: hemen ikus dezakezue nola mapa honetan ikastola kokatu dugun


Noizko lan hau? Webgunean ikusi